Saiakerak

Guretzat nahi izan genituen lakuan igarotako udazken arratsaldeak ez ziren inoiz heldu. Lakuak bere lekuan jarraitzen du. Eta udazkenak, hogeita hamabost bat pasa dira handik. Gu izan gara beti falta izan garenak.

Zuek saiatu zineten.
Nik hondatu nuen banan-banan saiakera bakoitza.

Marko batean jarri nahi izan genuen familia zoriontsuaren argazkia ez zen inoiz atera. Hor daude zuen irribarreak. Hor, nire begirada galdua. Ganbarako kaxaren batean hautsa hartzen orain.

Zuek saiatu zineten.
Nik hondatu nuen banan-banan saiakera bakoitza.

Elkarrekin partekatu nahi izan genituen une haiek ez genituen inoiz bizi. Ohetik altxa ezin izan nuen egun bakoitza eta goizaldeko telebistari begiak itxi izan ez nizkion gau bakoitza. Horma batek banatu zuen.

Zuek saiatu zineten.
Nik hondatu nuen banan-banan saiakera bakoitza.

Ez saiatu gehiago.
Esaiezu mutilei. Esaiozu hori zure buruari ere.
Deskantsatu orain. Behingoz.

Tags: hildakoak